top of page

Tempo, errepikapen keinuak eta ñabardurak

15. Tempo edo abiadura

Musikan, eraman behar dugun abiadura edo tempo italierazko hitz batzuekin adierazten da. Pentagramaren gainean jartzen dira lan musikalaren hasieran.

Jarraian, tempo adierazpen ohikoenak eta bere esanahia

Abiadura zehatzago adierazteko, Metronomoa erabiltzen da. Honek abiadura zehatz bat adierazten digu minutuko kolpeak erabiliz. Jartzen da nota irudi bat erreferenzia hartuta. Hurrengo adibidean jartzen du metronomoa ehunera jarri behar dugula eta kolpe bakoitzean beltz, edo bere baliokidea, sartu behar dugula.

16. Errepikapen keinuak

Erabiltzen dira, partituren irakurketa errazteko eta laburtzeko. Errepikapen keinu batzuk daude. Hurrengoak erabilienak dira.

Marra bikoitza bi puntuekin

Aurreko zatia errepikatu behar dugula puntuak ezkerraldean daudenean (atzera begira).

Hurrengo zatia errepikatu behar dugula puntuak eskuinaldean daudenean (aurrera begira).

Da Capo

Adierazpen honek adierazten digu hasieratik jo behar dugula eta eta bukaeraino errepikatu behar dugula edo fin hitza agertzen den arte.

Deia

Keinu honek adierazten digu errepikatu behar dugula keinua agertzen denetik fin jartzen duenaraino.

Lehenengo eta bigarren aldiak

Erabiltzen da marra bikoitza puntuduarekin batera. Zati bat konpas desberdin batzuekin bukaeran errepikatzeko balio du. Lehenengo zatia jotzen da lehenengo aldian eta bigarren zatia jotzen da bigarren aldian, hau da errepikatzen dugunean:

17. Ñabardurak

Musikan ñabardurak jartzen dira nota, esaldi edo zati baten intentsitatea adierazteko, hau da, bolumena. Ñabarduren segidak lanaren Dinamika osatzen du.

Zortzi ñabardurak, gutxienez, daude, oso soinu ahul hasita, oso soinu ozena arte.
 

Ñabardurak adierazteko erabiltzen dira italierazko hitzak. Pentagramaren azpian kokatzen dira laburbilduta:

Bestalde, beste adierazpenak badaude soinuaren intentsitatea pixkanakako aldatzekoa balio duenak.

Ohikoenak dira:

  • cresc.: crescendo (‘haziz’, gero eta ozenago).

  • dim.: diminuendo (‘gutxitu’ gero eta ahulago).

  • decresc.: decrescendo (‘gutxitu’), gutxiago erabiltzen da.

Erreguladoreek ere intentsitate aldakorra adierazten dute.

Honek adierazten du gero eta ozenago

Honek adierazten du gero eta ahulago

bottom of page