top of page

Alterazioak, tonuak eta tonuerdiak

13. Alterazioak

Alterazioak, noten aurrean kokatzen diren kenuak dira. Hauek noten altuerak aldatzen dituzte. Keinu hauek soinu baten altuera tonuerdi jaitsi edo igo dezakete.

Noten altuera edo frekuentzia alda dezakegu gorantz edo berantz alterazioekin.

Alterazioen barruan bi multzo daude: Alterazio propioak eta akzidentalak

Alterazio propioak

Alterazio Propioak tonalitate baten keinu ezaugarri bat dira. Klabe ondoren idazten dira eta lan musikaleko  izen bereko noteei eragiten die. Alterazio propio multzo horri armadura deitzen zaio.

Hurrengo adibidean, ikus dezakegu sol ikurraren ondoren sostenitu bat dagoela. Sostenitu horrek fa notari eragiten dio. Orduan, partituran agertzen diren fa guztiak sostenituak izango lirateke:

Alterazio akzidentalak

Alterazio akzidentalak notaren ezkerraldean agertzen dira eta bere soinua aldatzen dute. Ez dira tonalitearenak eta beraren ondoren datozen izen bereko notei eragiten die.

Teklatu batean alterazioen kokapena:

14. Tonuak eta tonuerdiak

Gure musika sisteman (afinazio tenperatua) zortziduna hamabi zati berdinetan banatzen dugu. Soinu hauen artean tonuerdi bat dago. Teklatu batean tekla jarraien artean tonuerdi bat dago.

Tonu batek bi tonuerdi ditu. Piano bateko tekla txurien artean, tekla beltz batez, banatuta badaude, tonu bat dago. Eta tekla beltz bat ez badago tonuerdi bat dago.

 

Do maiorraren eskalan erdi tonuak III eta IV. graduen artean daude eta VII eta VIII artean.

Beste graduen artean tonu bat dago.

Tonuerdi diatonikoa

Izen desberdineko noten artean gauzatzen da, adibidez:

MI eta FA artean, SI a DO artean, de SOL eta LA bemol artean, eta abar.

Tonuerdi kromatikoa

Izen bereko noten artean gauzatzen da, adibidez la eta la bemol artean.

Enarmonia

Izen desberdineko, baina soinu bereko bi noten artean gauzatzen da. Adibidez SOL# eta LAb. Tekletu batean tekla bera izango litzateke.

bottom of page