top of page

Luzapen ikurrak

8. Puntua

Puntu bat gehitzen badiogu nota irudi bati, honen irupena luzatuko da bere balorearen erdia.

9. Ligatura

Ligatura lerro makotu bat da bi nota edo gehiago lotzeko. Hau da lehenengo notari bigarren notaren iraupena gehitzen zaio. Baina nota bera izan behar da, adibidez do eta do, re eta re…
Ligaturak elkar ditzake bi konpas desberdinetan dauden bi notak, hurrengo adibidean ikus daitekeen bezala:

10. Kalderoia

Kalderoiak soinu edo isiline bat luzatzeko balio du. Erdi borobila da puntu batekin erdian eta nota edo isilunaren gainean jartzen da.
Kalderioak luzatzen du soinua edo isilunea, eta konpasa eteten du. Erabiltzen da, batez ere, lan musikal bateko azken notetan.
bottom of page